top of page
portada contacto Mendia_edited.png

MENDIA

Mendi oro talka baten ondorioz sortzen da
Bakarrizketa formadun pieza eszenikoa
Mikele Urroz Zabalzaren antzezlanarekin

"Zerbaitetarako balio izan du hamalau zortzimilakoakigo
izanak ala
alferrikakoa da?
Alferrikakoa akaso, baina
ederra izan da.
Nik neuk bizitzea aukeratu dudan bezala da.

Horregatik jada ederrak dira,
nireak direlako."

Edurne Pasaban, Hamalau aldiz zortzi mila.

Argazkia Luz Soria

Bakarrizketa formadun pieza eszenikoa da Mendia. Obra honetan, alpinista bat mendira abiatuko da espedizioan, eskalada-bide baten bila. 


Mendi oro talka baten ondorioz sortzen da, elkarrengana poliki hurbiltzen diren plaka tektonikoen arteko kolpe motel eta bortitza dela eta. Indar ezberdinen arteko topaketa katartikoa da. Maitasunaren antzeko zerbait. Honela jaio zen mendi hau.

Zer gertatzen da gure identitatearen parte batzuk ukatzen ditugunean? Gure zein alde hil behar da beste berri bat jaio dadin? Nola joaten utzi maite dugun hori?

LAMONTANIA-ph_Luz_Soria-high-3882.jpg
Argazkia Luz Soria
LAMONTANIA-ph_Luz_Soria-high-3858.jpg
Argazkia Luz Soria
LAMONTANIA-ph_Luz_Soria-high-3986.jpg
Argazkia Luz Soria

Piezak lengoaia eszeniko berrietan murgiltzea du xede, zuzeneko kamera eta maketak erabiliz eta dramaturgia plastikoa eraikiz sorkuntza kolektiboaren bidez, entsaio gelan. Horretaz gain, esparru ezberdinen arteko topaketa eta aliantzak sustatzea du helburu, alpinista eta sortzaile garaikideen artean hain zuzen. Mendia oholtzara ekartzeko. Mendiak Programa Innova-ren, Erriberriko Antzerki Jaialdiaren, Azpeitiako Kulturaz Kooperatiba eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du. 2024eko udazkenean estreinatu da bi bertsiotan: euskaraz eta gaztelaniaz. 

 

Obra hau elkarlanean sortu da; Mikele Urroz Zabalza sortzaile eta antzezlearekin, Lucia Ezker Rekalde ekoizle eta errealizadorearekin, Iñigo Rodríguez-Claro zuzendariarekin, Jose Pablo Polo musikagilearekin, Orekari Estudio arkitektoekin, Zientzia Bizi kolektiboarekin, Fermin Izko argi diseinatzailearekin, Ana Belén García koreografoarekin, Paola de Diego eszenografa eta figuringilearekin, Itxaso Larrinagaren diseinu eta maketazioarekin eta Maialen Diaz Urrizaren laguntza dramaturgikoarekin. Elkarrekin honako proiektuak garatu dituzte: Fuera de juego (2016) eta Catástrofe (2018), La caja flotante antzerki taldearekin; Máxima Estrella (2020) eta Trapu zikinak (2022), Lore More antzerki taldearekin; Amadas (2021) eta Living Kultur (2023) En buen sitio ekoiztetxearekin, eta Arder y no quemarse (2023) Grumelot antzerki taldearekin.

Piezaren ikerketa eta sorkuntza fasean, Uxue Loizu alpinista, Ana Díez de Ure historialaria eta Marta Hervás psikologoa izan ditugu aholkularitzan.

bottom of page